XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); ta saio ori ortan bukatu da.

Gero beste saio bat lau bertsolariak.

Oso gai polita da ta merezi du esatea, luze joango da baña: Lazkao-Txiki ta ni biok anaiak gera, Xalbador eskribaua, eta Basarri, berriz, lenago ildako aita.

Eskribaua len egindako testamentua irakurtzen ari dala, gelaren erdian azaldu da aita, beste mundutik etorrita.

Laurok gai ortantxen egin genduan bertso-saioa, iruna bertso, eta orretan bukatu zan gure auzia.

Irigoienek piska batean egoteko esan zigun, juraduak erabakia artu bitartean.

Bereala etorri zan juradua, eta Irigoienek esan zigun Basarri ta ni giñala aurrera pasatzen giñanak.

Bi puntu bakoitzari lenbizi Irigoienek, eta ni asten nintzan lenbizi.

Bina bertso bota giñuzen, eta gero, lau puntuen atzenak emanda, beste bertso bana.

Gero gaia emanda iru bertso.

Baña orain banaka egin bear degu bertsotan, eta ni naiz lenbiziko.

Nere bizitza zer izan dan esan bear det.

Bota ditut iru bertso oiek, eta beste iru botatzeko esaten dit Irigoienek: santuren bat bertsolarien patroitzat izendatu bear det, eta aiek ere bota ditut.

Orduan bat kantatzeko, eta kantatu nuan.

Da beste iru despeditzeko, ama gai detala, eta aiek bota nituan ta nik bukatu ditut lanak.

Ekarri dute Basarri kanpotik, eta lan bera egin bear du.

Egin zituan orrek ere egun artako lanak, eta Irigoienek: - Bukatu dute saioa Uztapidek eta Basarrik, eta orain erabaki bat artu bearra dago.

Juradua etorri zanean, lenbiziko Uztapide eta bigarren Basarri.

Jaungoikoak ala naiko zuan da nik ezin ezer egin.

Azkenekoa eman bazidaten ere, etzegoan ezer egiterik.

Lenbizikoa eman zidaten eta ura naiago, berriz!.